Eguberrietako Kanpamentuak

Cristóbal Balenciaga Museoak, Eguberrietako oporraldiekin bat eginez, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako kanpamentu jostagarri eta hezigarriak proposatzen ditu.

Cristóbal Balenciaga Museoak, Eguberrietako oporraldiekin bat eginez, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako kanpamentu jostagarri eta hezigarriak proposatzen ditu, modara eta jantzien mundura oro har gerturatzeko asmoz.

Adin-tarteetara egokitutako jardueren bitartez, umeak protagonista bihurtuko dira, harritzeko aukera eskainiko zaielako, baita jakin-mina piztekoa eta esperimentatzekoa ere. Hiru saioetako bakoitza erronka bat izango da; museoan ikusgai dauden obrak ezagutuko dituzte, eta jarduerak egingo dituzte, parte-hartzaileen sormena bultzatzeko helburuarekin.

Datak: Abenduaren 26tik 28ra (3 egun).

Egun guztietarako zerbitzua kontratatuko da; ezin da izena eman saio solteetarako.

Ordutegia: 09:00etatik 13:30etara.

Kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egingo da (13:00etik 13:30era), familiek parte-hartzaileek astean zehar egin dituzten lanak ezagutu ditzaten. Ez ezazu galdu!

Nori zuzenduta: 6 eta 12 urte bitarteko umeei.

I. Taldea: 6-8 urte.

II. Taldea: 9-12 urte.

Hizkuntza: Ele bitan.

Matrikula: 65 euro, eta abenduaren 2a baino lehen egindako izen-emateak 55 euroko kostua izango dute. Familia bereko ume gehigarri bakoitzeko, %10eko deskontua aplikatuko da dagokion tarifan.

Irakaslea: MAUSHAUS.

Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushausek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute.

www.maushaus.info

Plaza mugatuak. Izen-emateak irekita.

T. 943 00 88 40

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

Izena emateko epea abenduaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta ordaindutako zenbatekoa jasotzeko aukera izango dute.

Kutxa Kultur Moda

Eguberritako kanpamentuak programazioa